viernes, 22 de marzo de 2013

Didaktika ikasgaiaren Curriculum atalari bukaera emateko asmoz, mapa kontzeptual honetan ikusitakoa laburtu dugu.

jueves, 21 de marzo de 2013

Berrikuntzen gaia lantzen hasteko bideo batzuk ikusi eta beraien sintesia egin dugu:


Curriculumaren gaia amaitu ostean, berrikuntzaren gaiari eman diogu hasiera eta horretarako galdera batzuekin berrikuntzen inguruko gogoeta egin dugu:
Dilista plater baten moduan ikusten dugu guk curriculuma. Dilistak, oinarrizko bazkarien multzoan kokatzen ditugu. Metafora honen bitartez islatu nahi dugu curriculuma, dilistak bezalaxe, ezinbesteko elementutzat jotzen dugulako berau ere. Baina, bere soilean, astunak eta hutsalak dira biak ala biak. Biek daukate ongarrien beharra, hala txorizoa dilisten kasuan, nola irakasle gogotsua curriculumarenean. Izan ere, ez al da ba irakaslearena sukaldariarenaren jardun oso antzekoa? Irakasleak ministeritzatik hartuko du curriculuma sukaldariak merkatutik dilistak bezala, baina, ez da nahikoa dilistei egosaldi bat ematea bezeroek bapo egin dezaten. Kontu bera gertatzen zaio curriculumari, gatz eta piperrik ezean, bere balioa galtzen duela. Horra hor gure aholku xumea, hartu curriculuma deritzon errezeta liburua eta eman zaporea irakaskuntzari. Guk gehien atsegin dugun curriculuma azalore eta odolkiarekin, eta zuk?

https://www.youtube.com/watch?v=1guhihQIqFw

Zehaztapen mailen inguruan eginiko lanaren txantiloia beterik daukagu hemen, bertan Oinarrizko Curriculuma , Ikastetxeko Curriculum Proeiktua eta Programazio Didaktikoa bereizten dira.

2013/02/15eko klasean erreformen inguruko lan bat egitea eskatu zitzaigun, guk hemen XIX. mendetik aurrera Espainian ezarritako hezkuntza erreformen inguruko kronologia eta informazioa landu ditugu:



Konpetentzien inguruko bideo batzuk ikusi ostean galdera hauek erantzun genituen:




Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculumaren Dekretua aztertu eta sintesia egin ondoren, curriculumari buruzko galderak erantzun ditugu 2013/02/06ko klasean. Galderak erantzuteko curriculumera jo dugu eta aurretik egindako lanak asko lagundu digu erantzunak aurkitzeko orduan. Jarraian dituzue galderak eta erantzunak.

2013/02/01eko klasean dekretuaren sintesia egiteko eskatu zitzaigun, hemen daukazue gure taldeak egindako lana: