Hemen uzte dugu gure azken lana didaktika arloan. Bertan, didaktikako osagaiak eta guk irakatsi nahi dugun modua azaltzen da. Zuhaitzaren azpikaldean dauden izenak aldatu edo kendu egingo genituzke eta goikaldean daudenak hartuko genituzke kontuan.
hostoetan, guretzat garrantzitsuak diren balore eta printzipioak ageri dira; elkarlana, errespetua, laguntasuna, berdintasuna... gainera, euskal kultura eta euskararekiko konpromezua ere garrantzizkoak iruditzen zaizkigu.
Eskuinaldean curriculuma ikus daiteke, armiarma sare batean harrapturik eta hortik ihesi gure metodora ihesi doan armiarma.
Berez, ideia margo batetik hartua da, non amona bat umeei ipuin bat kontatzen agertzen den. Margoa topatu ez dugun arren, aiton-amonen irudi horrekin errepresentatu nahi izan dugu gure irakasteko metodoa zein izango zen. Gure ustez, aiton-amonek, liburuen beharrik gabe, ume guztiak haiek entzuten jartzeko misterio nahikoa jartzen dakite ipuinari, eta guk ere, liburuaren beharrik gabe, hizkuntza bidez, umeei irakatsi nahiko genieke gure aiton-amonek egiten zuten modura.
viernes, 10 de mayo de 2013
viernes, 19 de abril de 2013
Berrikuntzen elkarrizketa
Berrikuntzen inguruan egin dugun elkarrizketaren link-a uzten dizuegu, ea interesgarria iruditzen zaizuen!
http://www.youtube.com/watch?v=4IFOAnlhvLM
viernes, 22 de marzo de 2013
jueves, 21 de marzo de 2013
Dilista plater baten moduan ikusten dugu guk curriculuma. Dilistak, oinarrizko bazkarien multzoan kokatzen ditugu. Metafora honen bitartez islatu nahi dugu curriculuma, dilistak bezalaxe, ezinbesteko elementutzat jotzen dugulako berau ere. Baina, bere soilean, astunak eta hutsalak dira biak ala biak. Biek daukate ongarrien beharra, hala txorizoa dilisten kasuan, nola irakasle gogotsua curriculumarenean. Izan ere, ez al da ba irakaslearena sukaldariarenaren jardun oso antzekoa? Irakasleak ministeritzatik hartuko du curriculuma sukaldariak merkatutik dilistak bezala, baina, ez da nahikoa dilistei egosaldi bat ematea bezeroek bapo egin dezaten. Kontu bera gertatzen zaio curriculumari, gatz eta piperrik ezean, bere balioa galtzen duela. Horra hor gure aholku xumea, hartu curriculuma deritzon errezeta liburua eta eman zaporea irakaskuntzari. Guk gehien atsegin dugun curriculuma azalore eta odolkiarekin, eta zuk?
https://www.youtube.com/watch?v=1guhihQIqFw
https://www.youtube.com/watch?v=1guhihQIqFw
Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculumaren Dekretua aztertu eta sintesia egin ondoren, curriculumari buruzko galderak erantzun ditugu 2013/02/06ko klasean. Galderak erantzuteko curriculumera jo dugu eta aurretik egindako lanak asko lagundu digu erantzunak aurkitzeko orduan. Jarraian dituzue galderak eta erantzunak.
jueves, 21 de febrero de 2013
Gaur, 2013/01/30eko saioan egindako lana aurkezten dizuegu. Lehenengo, 2013/01/25eko klasean, taldekide bakoitzak irakasleak eskatutako idazlan bat egin genuen, non gure Lehen Hezkuntzako ikasketen inguruan galdera* batzuk partekatu genituen eta bertan idazlaneta idatzitakoa hitzez-hitz esan genuen. Gainera, elkarrekin beste gauza batzuetaz jabetzeko aukera izan genuen. Beraz, gure lan honetan ikusiko duzuena, gure lehen hezkuntzako bakarkako eta taldeko gogoeten bilduma izango da, hitzez-hitz.
*Honako hauek dira galderak: Nola irakasten zen?; Nola ebaluatzen zen?; Nolako baliabide materialak erabiltzen ziren irakaskuntzan?; Espazio eta denboraren antolaketa nolakoa zen?; Zer ikasi nuen?
*Honako hauek dira galderak: Nola irakasten zen?; Nola ebaluatzen zen?; Nolako baliabide materialak erabiltzen ziren irakaskuntzan?; Espazio eta denboraren antolaketa nolakoa zen?; Zer ikasi nuen?
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)


