jueves, 21 de marzo de 2013

Dilista plater baten moduan ikusten dugu guk curriculuma. Dilistak, oinarrizko bazkarien multzoan kokatzen ditugu. Metafora honen bitartez islatu nahi dugu curriculuma, dilistak bezalaxe, ezinbesteko elementutzat jotzen dugulako berau ere. Baina, bere soilean, astunak eta hutsalak dira biak ala biak. Biek daukate ongarrien beharra, hala txorizoa dilisten kasuan, nola irakasle gogotsua curriculumarenean. Izan ere, ez al da ba irakaslearena sukaldariarenaren jardun oso antzekoa? Irakasleak ministeritzatik hartuko du curriculuma sukaldariak merkatutik dilistak bezala, baina, ez da nahikoa dilistei egosaldi bat ematea bezeroek bapo egin dezaten. Kontu bera gertatzen zaio curriculumari, gatz eta piperrik ezean, bere balioa galtzen duela. Horra hor gure aholku xumea, hartu curriculuma deritzon errezeta liburua eta eman zaporea irakaskuntzari. Guk gehien atsegin dugun curriculuma azalore eta odolkiarekin, eta zuk?

https://www.youtube.com/watch?v=1guhihQIqFw

No hay comentarios:

Publicar un comentario