Hemen uzte dugu gure azken lana didaktika arloan. Bertan, didaktikako osagaiak eta guk irakatsi nahi dugun modua azaltzen da. Zuhaitzaren azpikaldean dauden izenak aldatu edo kendu egingo genituzke eta goikaldean daudenak hartuko genituzke kontuan.
hostoetan, guretzat garrantzitsuak diren balore eta printzipioak ageri dira; elkarlana, errespetua, laguntasuna, berdintasuna... gainera, euskal kultura eta euskararekiko konpromezua ere garrantzizkoak iruditzen zaizkigu.
Eskuinaldean curriculuma ikus daiteke, armiarma sare batean harrapturik eta hortik ihesi gure metodora ihesi doan armiarma.
Berez, ideia margo batetik hartua da, non amona bat umeei ipuin bat kontatzen agertzen den. Margoa topatu ez dugun arren, aiton-amonen irudi horrekin errepresentatu nahi izan dugu gure irakasteko metodoa zein izango zen. Gure ustez, aiton-amonek, liburuen beharrik gabe, ume guztiak haiek entzuten jartzeko misterio nahikoa jartzen dakite ipuinari, eta guk ere, liburuaren beharrik gabe, hizkuntza bidez, umeei irakatsi nahiko genieke gure aiton-amonek egiten zuten modura.

No hay comentarios:
Publicar un comentario